XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Rimbaud ondo oharturik zegoen bere idazkeraren musikaltasunaz: Opera fabuloso bat izatera heldu naiz
, dio DBIn; Ixilguneak idazten nituen, gauak,
.
Bertigoak zedarritzen nituen
esaten du, musikagileak konposatzeko erabiltzen duen metodoa jarraitu izan balu bezala.
Are gehiago, gutun batetan dioenez, ez du berak musika asmatzen, beste norbaitek jotzen du bera den musika tresnan: Zeren ni beste bat da.
Kobrea turuta esnatzen bada, ez da bere errua
.
Argi dago: nire pentsamenduaren bat-bateko garapenaren lekuko naiz: so nagokio, adi natzaio; egiten diot kolpe bibolinari eta sinfonia higitzen hasten da barrunbean, edo jauzi batez eskena gainera dator
.
DBI objektu musikal bat den neurrian plazerra hutsezko irakurketa egin ondoren, J. Keats-en bertsoetako azken ahapaldiak dion bezala, mezuaren bila joan beharra dago